Arteako Herriko Bentak sarri antolatuten dauz emonaldi akustikoak domeka eguerdietan eta oingo asterako, Borja Intentandolo kantautore bilbotarra konbidau dabe. Kontzertua 13:30ean, hasiko da eta domekako bermuta hartzeako aukera paregabea izango da. Lehen Humanos Intentandolo taldearen abeslaria zanak bakarkako bidea hartu eban taldearen esentzia manteniduta eta 2020an Cálido diska argitaratu eban bakarlari moduan. Musikara Londresen hurbildutakoa eta musikari Buenos Aireseko kaleetan egindakoa da Borja eta kantautore mitikoen abestiez gainera, bere kantuak be egongo dira Herriko Bentako oholtza autogestinatuan.