Urri bigarrenaren 2an geldituarazo eban Israelgo armadak Global Sumud Flotilla ontzidia, Gazara laguntza humanitarioa eroateko bidean. Orduan atxilotu ebezan militante gehienak bueltau dira euren herrialdeetara eta Euskal Herriko lau ekintzaileak hilaren 6an heldu ziran Loiuko aeroportura. Mikel Zuluaga arratiarragaz batera heldu ziran Itziar Moreno, Abdel Karim el Khamlichi eta Jotas Oses.
Urri bigarrenaren 19an, domekea, laurak egongo dira Arteako Herriko Bentan, 12:30ean, alkarrizketa ireki bat egiteko. Arteako Herriko Bentatik azaldu dabenez, "ontzidiaren helburuez eta palestinar herriaren egoeraz hausnartuteko tartea" izango da domekakoa. Euren esperientzia konteteaz gainera, Gazan su-etena sinatu ostean zabaltzen diran aukera eta arriskuen gainean egingo da berba.