Oingo astegoienean, hilaren 3tik 5era, AskeBizi Arratien eta Liga para la Libertad de Vacunación alkarteek antolatutako berbaldi zikloa egingo da Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean. Ekologia, Autogestioa eta Osasuna lelopean, jardunaldi publiko eta guztiz dobakoak izango dira. Euretan, erremedio naturaletan oinarritutako medikuntza alternatiboak azaleratu eta ezetu arazotea izango da helburua.
Egitaraua
Urri bigarrenak 3, barikua
- 17:00etan, jardunaldien aurkezpena.
- 18:00etan, Osasunaren oinarriak berbaldia: Pere Ródenas medikuaren eskutik.
- 19:00etan, Ayurveda etxean, erraza eta hurbila berbaldia: Mireia Ruiz terapeutaren eskutik.
- 20:00etan, Yoga eta meditazinoa: Alfonso Estebanen yoga irakaslearen eskutik.
Urri bigarrenak 4, zapatua
- 09:00etatik 14:00etara, txango botanikoa Arratian zehar: Mari Feli Prieto bedar-batzailearen eta Begoña Quevedo biologaren eskutik.
- 14:00etan, bazkaria bakotxak eroandakoagaz.
- 18:00etan, Medikuntza alopatikoaren yatrogenia berbaldia: Belen Igual medikuaren eskutik.
- 19:00etan, Elikadura gordina eta beronen onurak eritasun ohikoenetan berbaldia: Angel Borrell medikuaren eskutik.
- 20:00etan, Arimaren elikagaiak berbaldia: Xavier Uriarte medikuaren eskutik.
Urri bigarrenak 5, domekea
- 09:00etan, ur-sulfuroso eta metal uraren onurak eta erabilpenak ezetuteko txangoa Arratian zehar.
- 12:00etan, herri-sendagaien erakustaldia.
- 13:00etan, Ahotsa eta isiltasuna berbaldia Patricia Alvarez medikuaren eskutik.
- 14:00etan, talde bazkaria eta agurra.