Arteako Herriko Bentak aurten be antolatu dau Herriko Kultur Txupina herri ekimeneko astegoien bateko jaia. Txupina barikuan botako dabe, 17:30ean, Mediterraneoan errefujiaduak erreskatetan dituan Aita Mari ontziko kideek eta palestinarrek. Jarraian, Arantzarteko jantzariek omenaldia egingo deutsee palestinar herriari eta orduan lehertuko da festa. Hiru egunez musika ekitaldiak, ume zein helduentzako jarduerak, bertso-afaria eta truke azokea egingo dira Artean. Jaiak amaituteko, Euskal Herriko Casteller taldeak casteller tailerra eskainiko dau.
Egitaraua
Urri bigarrenak 3, barikua
- 17:30ean, txupina: Aita Mari eta Palestinako kideen eskutik.
- Jarraian, palestinar herriari omenaldia Arantzarteren eskutik.
- 18:30ean, Hontzaranga txarangea.
- 21:00etan, Radio Revolucion taldearen kontzertua.
Urri bigarrenak 4, zapatua
- 11:00etan, Zaztaparrakaz libertiduten.
- 16:00etan, Igel Txapelketea.
- 18:00etan, Mikelen Cochecitos de mierda lasterketea.
- 21:00etan, bertso-afaria: Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi eta Iradi Barrenetxea.
- Txartelak Herriko Bentan salgai, urri bigarrenaren 1era arte.
Urri bigarrenak 5, domekea
- 11:00etatik 15:00etara, truke eta bigarren eskuko azokea.
- Parte hartzeako deitu 652 749 736 telefonora.
- 12:00etatik 15:00etara, Unai EPs-en pintxada.
- 17:00etan, Euskal Herriko Casteller taldearen tailerra.
- 19:00etan, txokolatadea.