Zapatuan, merkadua eta euskal giroa egongo dira Artean

Bea Azpiri 2025ko ira. 17a, 09:04

Merkartea, Arteako azokarik garrantzitsuena datorren zapatuan, hilak 20 izango da.

Bertan, inguruko ekoizle eta artisauak egongo dira euren produktuak saltzean. Arrastian, Aukera jantza konpainiak eta Zutik taldeagaz erromeriak ipiniko dabe euskal giroa.

Azokea 10:00etan hasi eta 15:00ak arte luzatuko da. Frontoiko parkingean eta aurrekaldeko salmahaietan batez be baserriko produktuak salduko dira eta frontoi barruan artisauentzako salmahaiak egongo dira. 12:00etatik 14:00etara, photocalla egongo da baserritar jantzita doazenentzat. Izan be, Arteako erdigunera baserri giroa eroatea izan da beti azoka honen helburuetako bat.

Gauean, betiko lez, musikeak hartuko dau protagonismoa. 21:00etan, Aukeran jantza konpainiak Fusioak ikuskizuna eskainiko dau. Ikuskizun honetan euskal erritmoak fusionetan dira modu garaikide eta barritzailean. Egunari amaierea emoteko erromeria egongo da 23:30etik aurrera, Zutik taldeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!