abeltzaintza

Arteako III. Artzai Txakurren Lehiaketea jokatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2025ko ira. 12a, 11:09

Garai auzoko landetan jokatuko da seina artzain eta txakurren arteko txapelketea, tartean, Mikel Pagazaurtundua lemoaztarra.

Hilaren 20an izango da aurtengo Merkartea jaia baina Artea baserri giroan sartzean hasiko da oingo zapatutik, hilak 13. Izan be, Arteako III. Artzai Txakurren Lehiaketea egongo da jokoan. Txapelketea 17:45ean hasiko da Garai auzoko landetan, hau da, Batzokiaren ondoan.

Mikel Pagazaurtundua Bizkaiko txapeldun lemoaztarra bertan egongo da Lay txakurragaz eta besteak Inaxio Irakulis etxanotarra, Beltz txakurragaz; Bittor Begoetxea galdakarra, Pupigaz; Manuel Gorriti aizarnazabalarra, Izarregaz; J.R. Askargorta galdakarra, Bategaz; eta Pello Segurola matxinbentarra, Kaigaz, izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!