jaiak

Gaur botako da Arteako jaietako txupinazoa

Asier Abrisketa 2025eko irailaren 4a

Bost egunez, astelehenera arte, luzatuko dira musika, gastronomia, mozorro, jolas, frontenis eta bertso artean ospatuko diran eskualdeko atzen jaiak.

Egitaraua

Urri lehenengoak 4, eguena

  • 18:00etan, txupinazoa, herri dantza eta buruhandiak.
  • 18:30ean, Argi eta Koldo.
  • 21:30ean, herri afaria eta bingo musikatua.

Urri lehenengoak 5, barikua

  • 18:00etan, Hamarru Elektrotxarangea.
  • 20:00etan, taloak.
  • 21:30ean, kontzertua: Zeinke, 
  • 23:00etan, kontzertua: Kokein 
  • 00:30ean, Zapizar erromeria taldea.

Urri lehenengoak 6, zapatua

Mozorro gaua: denporearen makinea.

  • 11:00etan, umeentzako jolasak.
  • 13:30etik 14:00etara, Tortilla Txapelketea.
  • 14:00etan, herri bazkaria.
  • 20:00etan, Mozorro Desfile Txapelketea, udaletxetik plazara
  • Gero, nagusi eta umeen Play Back Txapelketea. 
  • 23:00etan, TOC taldearen kontzertua.
  • 00:30ean, Zirkinik bez erromeria taldea.
  • 02:30ean, Arratiako herrietara, Galdakao, Usansolo eta Zornotzara bueltetako autobusa.
  • 03:00etan, DJ Kuku eta Kene.
  • 05:00etan, Arratiako herrietara, Galdakao, Usansolo eta Zornotzara bueltetako autobusa.

Urri lehenengoak 7, domekea

  • 12:30ean, Arbasoak taldearen kontzertua: Bi itsasbazter.
  • 17:30ean, I. Andrazkoen Frontenis Txapelketearen finala.
  • 18:30ean, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak.

Urri lehenengoak 8, astelehena

  • 12:00etan, mezea.
  • 13:00etan, bertsolariak: Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazarraga.
  • 18:00etan, Patxi eta konpainia taldeagaz erromeria.
  • 20:00etan, txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!