Arteako Udalak ikastaro ugari antolatu ditu 2025-2026 kursorako, batez be, kirolaren, eskulanen eta literaturearen ingurukoak. Gehienak urri bigarrenean hasiko dira eta honeetan parte hartzeako, inskripzinoa urri lehenengoaren 19a baino lehen egin behar da, udaletxeko harrerara joanda. Izena emon eta ordainduteko pausuak bertan zehaztuko dira.
Eskaintzea
- Zurezko taila eta pirograbazinoa: astelehenetan 18:00etatik 20:00etara.
- Hirugarren adinekoentzako gimnasia: martitzen eta eguenetan 11:00etatik 12:00etara.
- Zumba: martitzen eta eguenetan 19:30etik 20:30era.
- Pilates: martitzen eta eguenetan 10:00etatik 11:00etara.
- Hipo-pilates 1: martitzenetan 17:30etik 18:30era eta eguenetan 19:30etik 20:30era.
- Hipo-pilates 2: martitzenetan 19:30etik 20:30era eta eguenetan 18:30etik 19:30era.
- Entrenamendu funtzionala (<50 urte): astelehen eta eguaztenetan 17:00etatik 18:00etara.
- Entrenamendu funtzionala (>50 urte): astelehen eta eguaztenetan 16:30etik 17:30era.
- Biodantza: astelehenetan 19:00etatik 20:30era.
- Akrobaziak: astelehenetan 17:30etik 18:30era.
- Irakurleen Txokoa (Alaine Agirregaz): hilabete bakotxeko bariku batean 19:00etatik 20:30era.
- Irakurketa Kluba (2-5 urteko ume eta familientzako): urri bigarrenaren 8an, zemendiaren 5ean eta abenduaren 10ean 17:30etik 18:30era.
- Irakurketa Kluba (6-8 urteko ume eta familientzako): zezeilaren 11n, martiaren 11n eta aprilaren 22an 17:30etik 18:30era.