jaiak

Herri bazkari eta Mozorro Gaurako izena emoteko atzen egunak

Asier Abrisketa 2025ko ira. 1a, 10:15

Arteako plazan montauta dago daborduko jaietako epizentroa izango dan karpea.

Eguenean hasiko dira Arteako jaiak eta zapatuan egingo diran herri bazkari eta Mozorro Gaurako izen-emotea bihar arte egin daiteke

Urri lehenengoan sartuta eta Zeberioko jaiak amaitzear, Arteako jaiak dira eskualdeko atzenak eta oingo eguenean botako da txupina. Txupinazoaren ostean, bost eguneko jaiak izango dabez  arteaztarrek aurretik. Zapatua, hilak 6, izango da egun potoloena eta herritarrentzako ekintzen artean dagoz eguerdiko Torilla Txapelketea eta herri bazkaria zeim geroko Mozorro Gaua, desfilea tartean.

Ekintza bi honeentzako izena emon behar da udaletxean eta horretarako tartea bihar, hilak 2, amaituko da. Herri bazkaria eguerdian zehar egingo dan Tortilla Txapelketan aurkeztuteko tortillak danek batera jateko egingo da. Txapelketarako izena aurretik emon behar da, bazkarian ipini beharko diran mahaien kalkulua egiteko. Mozorro Gaua egun berean ospatuko da eta 20:00etan Desfileen Txapelketea egongo da jokoan. Aurtengo gaia "Denporearen makinea" da eta udaletxean zenbat partaide egongo diran eta zein abesti ipiniko diran esan behar da bihar izena emoteko tartea amaitu baino lehen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!