IZEN-EMOTEAK

Arteako herri bazkaria eta mozorro gaua

Ager Barragan 2025ko abu. 22a, 10:34

Astelehenean, hilaren 25ean, hasi eta urri lehenengoaren 2ra arte da Arteako jaietako herri bazkarian eta mozorro gaubean parte hartzeako izena emoteko epea udaletxean.

Herri bazkariari begira, urtero lez, jai batzordeak antolatuko ditu mahaiak eta herriko kuadrillek egingo dabe bakotxak euren bazkaria, gero txapelketara aurkeztuko dabezan tortillak hain zuzen be. Kuadrilla bakotxeko,  tortilla bi bakarrik aurkeztu ahalko dabez. Parte hartzeako arduradun baten izena, telefono bat eta mahaikide kopurua esan beharko dabez udaletxean.

Aurten denporearen makinaren gaia izango dauan mozorro gaueko lehiaketan parte hartu gura dauanak be, udaletxean arduradun baten izena eta playback-a egiteko aukeratutako kantakaz pendrive bat aurkeztu beharko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!