Patioko lora eta landarak euren zuztarretatik aterata, paperontziak apurtuta eta su emonda eta persianak apurtuta itxi dabez gauean eskolea kaltetuten sartu diranak. Udaletik adierazo daben moduan, nahiz eta ez izan hau gertatuten dan lehenengo aldia, jarkera honeek salatuten jarraituko dabe.
Oin dala hilebete bat baino gitxiago, Igorreko Ziklista Elkarteko sarreran be sute bat piztu eban baten batek, herrietako herritartasuna eta bizikidetzea guztiz apurtuz.