Herriko Bentan eta Izar Zuria tabernan dagoz eskuragarri, hilaren 26ra arte, urri lehenengoaren 4an, herriko jaietan, egingo dan herri afarirako txartelak, 20 euroko prezioan. Menu bi dagoz, euretako bat beganoa. Alergiarik edo intolerantziarik izan ezkero, txartela erostean horren barri emon behar da tabernan.
Menuan, pernil eta solomo entranteak, txorizoa sagardotan, bakailao tortillea, txarri saiheskia tximitxurri saltseagaz, eta postretzat, hostopilak dagoz. Menu beganoan barriz, gazpatxoa, garbantzu-humusa, txanpinoiak berakatzagaz, seitan gari zainzuriakaz eta piper gorriakaz eta postre beganoa. Menu bietan, ogia, ura eta kafea be badagoz.