animaliak

Arteako kaleko katuak jagoteko bolondres bila dabil Udala

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 21a, 13:14

Herriko koloniako katuei jaten emon eta zaintzeko boluntarioak topetan dira eta gura dabenek, katuak adoptau ahal izango dabez.

Arteako Udalak herriko katu kolonia kontrolau eta zaintzeako kanpainea ipini dau abian eta hau aurrera eroateko, herritarren laguntzea eskatu dau. Artean kalean bizi diran katuei jaten emon eta zaintzeko bolondresak topetan dabil Udala eta gainera, gura dauan edonork katuak bere etxean adoptau ahal izango ditu. Zaindu zein adoptetako interesa dabenek Udalagaz kontaktuan ipini daitekez 94 673 92 05 telefonoan zein alkatetza.artea@bizkaia.org posta elektronikoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!