auzoak

Domekan jaia ospatuko da Santa Mañeko landan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 17a, 11:47

Eguerdian mezea, gero Paella Txapelketea eta arrastian Mus eta Briska Txapelketak egingo dira ermitearen inguruan.

Garagarrilaren 18 da Santa Marina eguna eta hurrengo domekan, hilak 20, jaia ospatuko da Arteako Santa Mañe ermitatxoaren inguruan. Mezea kanpoan egingo da eguerdian, 12:00etan, eta gero barauskarria egingo da. Mezea entzun ostean, suak izetu eta paellak egiten hasiko dira Arteako kuadrillak, Paella Txapelketea egongo da-ta jokoan. Bazkalosterako barriz, Mus eta Briska Txapelketak antolatu dira.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!