Artean bagiletik aurrera, medikua astelehen eta eguenetan bakarrik dago, 08:00etatik 15:00etara. Beraz, gainontzeko egunetan Areatzara joan behar dira arteaztarrak. Erizaina barriz, astelehen eta eguenetan 08:00etatik 15:00etara dago eta martitzen, eguazten eta barikuetan, 12:30etik 15:00etara. Areatzan barriz, kontrara da zerbitzua eta oin zerbitzu ordu gehiago emoten badira be, herriz herri mobidutera behartuta ikusi dira herritarrak.
Egoera hau ikusita, alkarretaratzea egingo da hilaren 3an, eguena, Arteako osasun-zentroaren aurrean, 14:00etan. "Osasungintzan murrizketarik ez!" lelopean, Arteako konsultategian mediku zerbitzua egunero bermatutea eta itxarote-zerrendea murriztutea aldarrikatuko dabe. Arteako guraso eta jubiladu alkarteek, Kafrangakek, Artea Sareak, Basoak, Kokomarroak taldeak eta Gangorri Dantza Taldeak egin dabe protestarako deialdia.