Arteako Kafrangak andra talde feministeak kakorratz topaketea antolatu dau, aurtengo LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunaren harira, bagilaren 28an, sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuteko. Jardunaldi bi izango ditu topaketeak, batean kakorratzari eta artileari eraginada txatalak egin eta batuko ditue. Zapatuan barriz, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazinoarteko Eguna, txatalakaz apainduko dabez herriko farolak.
Egueneko, hilak 26, hitzordua 17:00etan izango da plazan eta bakotxak bere kakorratzak eroan beharko ditu, artilea barriz, Kafrangak-ek ipiniko dau. Behin txatalak amaituta, hurrengo hitzordua zapatuan, hilak 28, izango da eguerdian, 12:00etan. Bertan, txatalak farolen inguruan josiko ditue Artea harrotasunaren koloreakaz jantziz.