berbaldia

'Menpekotasuna eta honetarako baliabideak' berbaldia Artean

Asier Abrisketa 2025ko eka. 11a, 12:08

Eguenean 18:30ean egingo da menpekotasuna daukien personen zaintzaileentzako edo laster zaintzaile izan beharko diranentzako berbaldia Arteako Kultur Etxean.

Arratiako Udalen Mankomunitatean menpekotasuna daukien personen zaintzaz arduratuten diran senide edo hurbilekoentzako berbaldiak eskaintzen segiduten dau eta Artean, Menpekotasuna eta honetarako baliabideak berbaldia egingo da. Hau bagilaren 12an, eguena, egingo da Arteako Kultur Etxean, 18:30ean. Euskeraz edo gazteleraz egingo da, jentearen arabera, baina informazinoa hizkuntza bietan egongo da eskurgai.

Berbaldia menpekotasun egoeran, gaixotasunengaitik edo adinarengaitik, dagozan personen zaintzaileentzako eta etorkizun hurbil batean senideren baten zaintzaile izan beharko dirala ikusten dabenentzako dago bideratuta. Bertan, menpekotasun egoeran dagoan personea zaintzeako baliabideak azalduko ditu hizlariak: zer egin, laguntzea non eskatu, legeak, administrazino publikoaren laguntzak eta abar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!