jaiak

Zabalik dago Arteako Jaietarako Kartel Lehiaketea

Asier Abrisketa 2025ko eka. 5a, 11:36

Bagilaren 16ra arte aurkeztu daitekez kartel proposamenak udaletxean eta irabazlea bozketa bidez ebatziko da hilaren 20an.

Urri lehenengoaren 4tik 8ra ospatuko dira aurtengo Arteako Jaiak baina daborduko, martxan dagoz prestaketak. Holan, hileon ebatziko da zein izango dan jaietako irudia, kartela hain zuzen be. Proposamenak bagilaren 16ra arte aurkeztu daitekez udaletxean, fisikoak zein digitalean, estilo librean, DIN A4 formatuan eta "Arteako Jaiak 2025" testuagaz. Honeek aurkeztuteko, hamasei urte izan behar dira gitxienez.

Kartelak udaletxean aurkeztu behar dira norbere datuakaz eta proposamen guztiak, bagilaren 20an egongo dira ikusgai, 17:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. Bertan, edozein herritarrek bozkatu ahal izango dau eta botu gehien daukazana izango da jaietako irudia. Sari lez, irabazleak "otzara eder bat" jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!