Berbaldi, mahai-inguru eta eztabaiden biatartez pentsamentu dekoloniala eta burujaubetzaren inguruan hausnartzeko aukerea egongo da Arteako Herriko Bentan, maiatzaren 23, 24 eta 25ean. Pentsamendu dekoloniala eta burujaubetza(k) izeneko berbaldi zikloan, hamazazpai bat adituk hartuko dabe berbea, Mario Zubiagak, Mari Luz Estebanek eta Idurre Eskisabelek tartean, XXI. mendeko burujeubetza prozesuez, migrazinoen auzia eta erreakzinoaz, globalizazinoa eta inperialismoaz eta demokraziaren pribatizazinoaz, beste gai potolo askoren artean, jarduteko.
Berbaldi, mahai-inguru eta eztabaiden bitartean, aisialdirako tarteak be egongo dira Arteako Herriko Bentan. Zapatu eguerdian, bazkaria egingo da eta izena 94 602 88 55 telefonoan emon daiteke. Langileentzako prezioa 12 eurokoa da eta lanbakoentzakoa 8 eurokoa, bertan ordaintzeko. Zapatu gauean, jaitxoa be egingo da Asammer Band euskal-amazigh taldearen kontzertu eta Mangual taldearen binilo pintxadeagaz. Horrezaz gainera, eta astegoiena topera aprobetxetako, antolatzaileek lotarako lekua be eskainiko dabe, gaueko 14 euroko prezioagaz, 94 602 88 55 telefonora deituta.
Maiatzak 23, barikua
- 17:00etan, Ikuspegi dekoloniala Euskal Herritik (Urtzi Odriozola).
- 18:00etan, Burujaubetza prozesuen aukerak XXI. mendean (Claudia Gonzalez eta Mario Zubiaga).
- 19:30ean, Feminismoetatik burujaubetzetara: begirada dekolonial eta ekofeministak (Amanda Verrone eta Elene Lopetegi).
Maiatzak 24, zapatua
- 11:00etan, Pentsamendu dekolonialaren beharrizana ipar globalean: marxismoa, feminismoa eta dekolonialitatea (Javier Garcia Fernandez eta Tania Cañas Siriany).
- 12:30ean, Herri libre baterako sujetu barriak (Kinnari Ladron de Guevara eta Andoni Olariaga).
- 15:00etan, bazkari herrikoia.
- Izena 946 02 88 55 telefonoan.
- Langileek 12 euro eta langabetuek 8 euro.
- 17:30ean, Migrazinoaren erronka eta aukerak: iragana, oraina eta etorkizuna (Txefi Roco, Mishell Gomez eta Mari Luz Esteban).
- 19:00etan, Esperientzietatik ikasiz: proiektu antiarrazista eta komunitarioak (Jaki Toki eta Artea Sarea).
- 21:30ean, Asammer Band euskal-amazigh taldearen kontzertua.
- 23:30ean, Mangual binilo pintxada.
Maiatzak 25, domekea
- 11:00etan, Hizkuntza-burrukea eta Nazino gatazkea: euskerearen aurkako oldarraldia (Idurre Eskisabel, Ibai Atutxa eta Iratxe Retolaza.
- 13:00etan, itxierea.