Helburua, udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta interesgarria izan daiteken guztiaren barri emotea da, argi eta azkar. “Gure udalerriaren irudi barrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki barriakaz” azaldu dabe webgunean.
Webgunea, www.artea-udala.org helbidean ikusi daiteke, oin arte legez. Ataletan bananduta dago; eta bertan, gastronomia, merkataritza, kultur ondarea, lotura interesgarriak eta mapa interaktiboa topau daitekez, besteak beste.
“Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazinoko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukerea eskaini gura jakie webgune horretan. Edozelan be, webgune barria interaktiboa izatea lortu gura da, baita aldakorra be, informazinoa beharrizanen arabera eta herrian gertatzen diran aldaketen arabera izatea”.