Maiatzaren 11n, domekea, Arteako Herriko Bentak antolatutako ekimen batek barriro beteko dau herriko plazea. Bigarren eskuko eta truke azokea egongo da zabalik 11:30etik 15:00etara bitartean. Hau girotuteko, 13:30ean, Aizu! taldearen kontzertua egongo da entzungai tabernan.
Azokan arropea, liburuak, jostailuak, apaingarriak eta beste hainbat gauza topau ahal izango dira, merke erosi edo trukea egiteko aukereagaz. Edonork ipini ahal dau bertan postuan baina horretarako, izena emon behar da 652 749 736 telefonoan gaur arte, hilak 9.
Aizu! taldearen kontzertuan, abesti sano ezagunak abestu eta jantzatuko ditue hurreratuten diranek. Izan be, Kortaturen tributuzko taldea da Aizu!, Madrildik etorritako musikariakaz, Alcorcon eta Vallecasetik hain zuzen be,