literaturea

Marjane Satrapi irandarraren komiki autobiografikoa landuko da Arteako Irakurleen Txokoan

Asier Abrisketa 2025ko mai. 7a, 10:06

Barikuan, hilak 9, 19:00etan hasiko da Persepolis nobela grafikoen bildumearen lanketea, Alaine Agirrek bideratuta.

Maiatzeko Arteako Irakurleen Txokoan Persepolis nobela grafikoen bildumea izango da berbagai. Hau, Frantzian finkatuteko Marjane Satrapi komikigile irandarraren lanik ezagunena da eta autobiografia izanda, Irango iraultza islamikoa eta osteko urteak, neskato baten ikuspuntutik kontetan ditu. Saioa hilaren 9an, barikua, egingo da Arteako Kultur Etxean, 10:00etatik aurrera.

Marjane Satrapi (Iran, 1969) Teheranen hazi zan eta honen gurasoak Irango mobimentu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Gero baina, Vienara egin eben ihes eta bertan bizi ostean, Satrapi Teheranera bueltatu zan unibersidade ikasketak egin eta honeek amaituta, Europara bueltetako. 2000 eta 2003 urteen artean frantzesez argitaratu ziran Persepolis bildumearen lau bolumenek urte horreek kontetan ditu, idazlearen ikuspuntutik. Tartean, Irandar Iraultzea, Iran-Irak gerrea eta Golkoko Lehen Gerrea moduko gertakera historiko garrantzitsuak kontetan ditu nortasunaren eta exilioaren inguruko gogoetak nahastuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!