Deriba taldea, Amurrio eta Urduñako Alex Hijarrubia (gitarrea eta ahotsa), Jon Ander Millán (gitarrea), Maren Goti (baju-jolea) eta Alex Yarza-k (bateria) osotzen dabe. Taldea duela urte bi sortu eben eta igazko udagoienean grabau eben euren lehen lana Tio Pete estudioan.
Taldeak pop, rock, punk eta metala nahastuten ditu euren kantuetan eta oingoan lehen EP-a Sin Dirección aurkeztuko dabe Artean.