'Euskaraldia andereño Rositarekin'

Ager Barragan 2025ko api. 23a, 11:50

Zapatu honetan, hilaren 26an, Itziar Saenz de Ojerrek helduentzako dan Euskaraldia andereño Rositarekin antzerki-bakarrizketea egingo dau arrastiko 19:30ean, Arteako Herriko Bentan.

Itziar, Galtzagorri alkarteko ipuin kontalaria eta Bazen Behin Clown taldeko kidea da. Azken honetan, pailazoz jantzita emonaldiak eskaintzen ditu 2005etik. Esan bezala, Arratiako Euskaraldiaren egitasmoaren parte danik, hilaren 26an bere bakarrizketea egingo dau Artean. Bertan euskerearen irakaskuntza eta ikaskuntzaren gorabeherak eukiko ditu ardatz modura.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!