Lehenengo Andrazkoen Frontenis Txapelketea antolatu dabe Artean

Erredakzinoa 2025ko api. 16a, 11:41

Arteako Jai Batzordeak eta Kafrangak Talde Feministeak Binakako Andraz-koen Frontenis Txapelketea antolatu dabe. Izena aprilaren 27ra arte emon daiteke labur.eus/frontenisartea helbidean edo udaletxera deituz.

Partiduak, maiatza eta bagilean jokatuko dira, martitzen eta eguen arrastietan, jokalariek besterik ez badabe adostuten. Kanporaketak pelota bizi zein motelagaz jokatu daitekez, bikoteek adostutako moduan. Finala barriz, Arteako jaietan jokatuko da, urri lehenengoaren 7an, 17:00etan, pelota hori biziagaz. Irabazleek, txapela eta otzara bana izango dabe saritzat eta bigarrenek otzara bana. 

Antolatzaileek, lehiatik harago, ondo pasau gura daben andra guztiak animau gura ditue parte hartzera. "Topau bikotekidea eta emon izena! Jokatuten jakin ala ez, ondo pasetan goaz!" dinoe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!