Aprileko Arteako Irakurleen Txokoko langaia Eider Rodriguez Martinen bigarren narrazino bildumea dan Haragia (Susa, 2007) liburua izango da. Aprilaren 11n, barikua, egingo da saioa Arteako Kultur Etxean, 19:00etan. Aurtengo saioetan ohikoa dan lez, Alaine Agirre idazleak bideratuko dau literatur lanketea.
Liburua hamabi ipuinez osotua dago eta izena, Haragia, liburuko lehen kontakizunetik hartzean dau. Argitaratu zanean, Rodriguezek adierazo eban, "gorroto, behazun eta bortizkeria handiz" idatzi ebazala kontaketak. "Aiztoaren ahoan ebagiteko kinkan diran personaiak daukazuz hemen: bizi-aldi barri baten atarian, harreman gatazkan gainbehera, urraduran ezpala sartuta. Narratzaileak gaiztoz eta krudel gobernetan ditu gehienetan, gupida higatu batez noizbehinka", dino sipopsiak.