Oier Araolaza Arrieta dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogariak Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan doktorego tesia aurkeztu eban eta oin, herriz herri dabil hau jente-aurrean azalduten. Euskal jantzan genero-bereizketea auztian ipinten dauan ikerketea Artean aurkeztuko dau bihar, aprilak 9, Kultur Etxean 18:00etan.
"Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi du liburu honek. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan", dino Araolazak berak.