literaturea

Bihar egingo da Arteako Irakurleen Txokoko martiako saioa (bertan behera gelditu da)

Asier Abrisketa 2025ko mar. 6a, 11:22

Joyce Carol Oates estatubatuarraren Bortxaketa. Amodiozko istorio bat eleberria izango da berbagaia Alaine Agirrek bideratutako saioan.

Arteako Irakurleen Txokoan, eleberri bat lantzean da hilean-hilean, Alaine Agirre idazleak bideratutako saioetan. Oingoan, Agirrek Joyce Carol Oates idazle estatubatuarraren obra bat dakar literaturzaleakaz solasaldia egiteko: Bortxaketa. Amodiozko istorio bat. 2003an argitaratutako obra hau, 2024an ekarri eban euskerara Xabier Olarrak.

Sinopsia

Garagarrilaren 4a da Niagara Fallsen, New York estaduan. Jai eguna. Hobe Teena Maguirek etxera itzultzeko lasterbidea hartu izan ez baleu. Talde-bortxaketa baten biktima suertatu da parkeko txalupategian. Handik aurrera, bizirik atera izanaz damu da. Bethie alabak, berriz, ia ezin dau haurtzaroa gogoratu beldur-ikara barik. Identifikautako gazteak euren etxetik oso hur bizi dira, auzokoak dira ia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!