Aurten be, Arteako Herriko Bentak antolatu dau Arratiako Xake Txapelketea eta martiaren 2an, domekea, egongo da jokoan. Aldez aurretik, WhatsApp-a bialdu behar da 688 634 548 telefonora, txapelketan parte hartu gura dala zehaztu eta izen-abizenak esanda. Txapelketea 11:00etan hasi eta bazkalordurako amaituta egotea espero da.
Partida bakotxa erlojuagaz neurtuko da, hamabost minutuko jokaldiak egingo dira gehienez be. Finalera heldu eta hau irabazten dauanak, bertoko produktuen otzarea jasoko dau sari lez. Aurreko edizinoetan, adin guztietako hogei lagunetik gora egon dira txapelketan.