2024ko urri lehenengoan, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegilea aurkeztu eban Eusko Legelbitzarrean. Honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide arteko gitxieneko soldata eta gitxieneko pentsioa parekatzea da. Hau da, pentsiodunek be, gaur egun gitxienez 1.134 euroko 14 paga jasotea. Eusko Legeniltzarreko Mahaiak ekimena onartu dau eta oin, pentsiodunen mugimenduak 10.000 sinadura behar ditu ekimena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu eta bozkatu daiten.
Ekimena azaldu eta sinadura bilketea egiteko, Arteako Herriko Bentak Euskal Herriko pentsiodunen Mugimenduko Bizkaiko bozeramaile nagusia da Jon Fano konbidau dau Arteara. Fano barikuan, hilak 21, egongo da Arteako Herriko Bentan, 19:00etatik aurrera.