Arteako Herriko Bentak nazinoarteko politikaren gaineko berbaldia antolatu dau zezeilaren 14rako, barikua. Berbagaia Venezuela izango da eta honen gainean berba egiteko, Glenna Cabello Bilboko konsul venezuelarra konbidau dabe. Venezuela jo puntuan: egungo egoerea ulertzeko gakoak izenpean egingo da saioa eta 19:00etan hasiko da.
Venezuela munduko petroleo biltegi nagusiena da baina 1999an Hugo Chavezek -eta oin Nicolas Madurok- lideratutako petroleoaren nazionalizazinoak eta politika sozialistek herrialde kapitalisten jo puntuan ipini eben herrialdea. Atzen urteetan, oposizinoaren eta gobernuaren aldeko mobimentuen arteko gatazkak handitu egin dira eta honeen errazoiak azaldutera dator Cabello Arteara.
Glenna del Valle Cabello Rondon (Maturin, Venezuela; 1959) venezuelar politologoa da eta postu diplomatikoetan ibili da Nicolas Maduroren agintepean. Nazio Batuen Erakundearen aurrean Venezuelako Misio Iraunkorreko kontseilaria, Parisko konsula eta oin, Bilboko konsula da. Bere nebea be, izen handiko personea da Venezuelan: Diosdado Cabello, hain zuzen be. Hau Asanble Nazionaleko presidentea eta Venezuelako Alderdi Sozialista Batuko (PSUV) presidenteordea da, Maduroren atzetik.