musikea

Euskerazko bluesa eskainiko dau Pettik Artean

Asier Abrisketa 2025ko ots. 12a, 12:49

Domekan izango da abeslari nafarraren zuzeneko emonaldia Arteako Herriko Bentan, 13:30etik aurrera.

Juan Luis Perez Mitxelena, Petti, abeslari nafar ezagunak kontzertua eskainiko dau zezeilaren 16an, domekea, 13:30ean Arteako Herriko Bentan. Arratian –Igorren eta Diman- kontzertuak emon dituan arren, lehenengo aldia izango da Artean bere musikea alkarbanatuko dauala. Herriko Bentako konbitea gustura onartu eban Pettik: "Proiektu oso ederra eta lagungarria iruditzen jatalako, holango jente gehiago behar da mundu honetan".

"Folka, bluesa eta rocka nahasiko dodaz gitarra akustiko baina elektrifikaduagaz, efektu desbardinak sortzean daben pedalen laguntzeagaz. Nere diskoetako kantuez eta bersinoez osotutako errepertorioa joko dot"

Berako musikariak bluesa, folka eta rocka nahasten ditu bere musika sano personalean. Pettik hamar bat disko kaleratu ditu bere 25 urteko musika ibilbidean eta, gitarrea hartuta, disko horreetako hainbat kantu joko ditu Artean. Zuzeneko emonaldiez gainera, disko-liburu bat eta estudioko disko bat be prestatzen dabil aurten argitaratzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!