Artean Familientzako Irakurketa Klubaren saio bat egongo da bihar

Bea Azpiri 2025ko ots. 11a, 12:06

Arteko Udalak, umeak irakurten zaletuteko, 6 eta 8 urte bitarteko umeen familientzako Irakurketa Kluba antolatu dau. Hiru saio egongo dira, eta lehenengoa bihar, hilak 12, izango da 17:30ean liburutegian.

Irakurketa klubera, umeak nagusi bategaz joan behar dira. "Bertan gurasoek, euren seme-alabakaz batera, partekatuko ditue irakurketa momentu batzuk. Saioetan, umeek, guraso edota hezitzaileakaz batera hartu daikie parte" azaldu dabe Udaletik.

Hurrengo saioak, martiaren 12an eta aprilaren 29an izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!