Zezeilako Arteako Irakurleen Txokoa hilaren 7an izango da, 19:00etan Kultur Etxean Alaine Agirre idazleak gidatuta. Oingo saioan landuko dan liburua Iñaki Pentxarroman idazle eta kazetariaren Lehendakariaren alaba (Elkar, 2024) eleberria izango da. Obra hau, 2026 eta 2040 urte bitarteko Euskal Herria distopiko batean girotuta dagoan thriller politikoa da
“EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero barriro ilegalizauta eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltearen ondorioz ura negozio pribadu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile peninsulatik euskal kostaldera; gazte asko, egoera etsigarri horreri aurre egin guran, ETA Berri izeneko erakundean sartuta sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko...” Elementu honeek osotuten dabe nobela honen korapiloa.