Zaztaparrak Asti Taldeak, Arteako Herriko Bentak eta Kafrangak andra taldeak antolatuta jaio da Artean Kukuke ekimena. Honegaz, bi eta hamabi urte bitarteko umeek aisialdirako aukera barria izango dabe herrian bertan. Jarduerak hilean behin egingo dira, domeka batean, eta lehenengo saioa asteon egingo da, hilak 26. Lehenengo ekintzearen helburua ekimena bera ezetuteko izango da, Ezagutu gaitezan izenpean.
Ekintzak antolatuta dagozan domeka guztietan, 11:00etatik 14:00etara batuko dira ume eta begiraleak. Adinaren araberako talde bi egingo dira, urte bitik seirako talde bat eta beste bat, zazpi urtetik hamabirainokoa. Saioetan, beharrezkoa da gurasoak hurbil egotea, batez be txikerrenen taldean. Ekintzetan parte-hartzeako, beharrezkoa izango da izen-emotea egitea, hurrengo online galdetegiaren bitartez, bost egun arinago.
Egutegia
- Urtailak 26: Ezagutu gaitezan.
- Zezeilak 16: Sukaldaritza tailerra.
- Martiak 16: Sormen tailerra.
- Aprilak 6: Gurpil eguna.
- Maiatzak 4: Baserrira bisitea.