Erakusketea, Fundacion Unicajak 2024an saritutako 30 piezek osotuten dabe eta martiaren 16ra arte egongo da ikusgai Jaengo Baños Ärabes kulturgunean. Piezen artean, Arteako Ilia Mitxelenak sortutako Velut umbra izeneko lepokoa dago. Mitxelenak, Bitxigintza eta Orfebreria kategorian irabazi eban igaz estadu mailako sari hau. Ostean, erakusketa ibiltari baten egongo da Fundacion Unicajak dituan beste espazio batzuetatik.
Velut umbra lepokoak denporea sinbolizetan dau eta antxinako erloju askotan agertzen dan, tempus fugit, sicut nubes, quasi naves, velut umbra (denporeak hegan egiten dau, hodeiak, ontziak eta itzalak lez) esaldiak emoten deutso izena bitxiari.
Ilia Mitxelena
Ez da Arteakoak jasoten dauan lehenengo saria. 2024ko Unicajakoaz gainera, 2003an, Biartea alkartearen Artisau gazteentzako Villa de Bilbao Saria jaso eban; 2008an, Arabako Foru Aldundiaren Blas Arratibel Saria; 2010ean Bizkaiko Foru Aldundiaren IkasArt saria eta 2012an Sortzen alkarteak emondako ExperimenTarte Bilboko Artisautza Azokako saria.