Urtailaren 10ean, barikua, izango da aurtengo Arteako Irakurleen Txokoko lehen saioa, 19:00etatik aurrera. Atzenaldian egin legez, Alaine Agirre idazleak gidatuko dau saioa eta konbidau moduan, Esti Martinez egongo da, bere zortzi ipuineko bildumea dan Animalia domestikoak (Elkar, 2023) liburuagaz.
Animalia domestikoak Martinezen lehen ipuin bilduma da. Bildumak “leku hurbilak eta giro intimoak erakusten ditu, irakurleak erraz identifiketako modukoak, baina aldi berean esanezinaren misterioa daukienak, inok zabalduten ez dauan ate baten ostean gordetzen dan horren antzera. Istorio eder eta sotilak, panpina-etxe baten moduan erreal bezain ametsezkoak, sobrako berbarik bako idazkera fin, soil eta arin batez idatziak”.