orienting

Gaueko orientazino proba herrikoia egingo da bihar Artean

Asier Abrisketa 2024ko abe. 27a, 11:26

Rogaine Urkiolako orientazino probaren irudia // cobidea.com

Jesus de la Fuente XI. Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren hirugarren probea izango da Arteakoa eta maiatzean, beste bat egingo da Lemoan.

Jesus de la Fuente Orientazino Zirkuitu Herrikoiaren hamaikagarren edizinoa jokatuten dabiz orienting proben euskal zaleak eta zirkuituaren hirugarren probea, gauez egingo dan bakarra, Artean jokatuko da zapatuan, hilak 28. Zirkuituaren atzen probea be, Arratian egingo da, Lemoan hain zuzen be, maiatzaren 11n. Arteako probarako izen-emotea zarratuta dago daborduko.

Arteako proban zailtasun desbardineko hiru ibilbidea antolatu dira. Ibilbide horia orientazinoa “dosi txikietan” gura dabenentzat da; laranjak zailtasun tekniko eta fisiko ertainak ditu eta gorria, orientazinoan trebatutakoentzat eta fisikoki ondo dagozanentzat. Mapan 35 kontrol egongo dira eta ibilbide desbardinetan, honeek topetako tranpa eta zailtasunak egongo dira.

Partaideen harrerea eta txip banaketea 17:00etan egingo da eta 17:45ean, probearen azalpena. Urtekera ordua 18:00etan izango da. Ibilbide osoa egiteko ordubete daukie partaideek. Ibilbidea egindakoan helmugatik pasau behar da ibilbidea deskargetako. 19:00ak baino beranduagoko minutu bakotxeko puntu bat galtzean da eta 19:15a baina beranduago heldu ezkero puntu guztiak galduko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!