Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak antolatuta, oingo domekan egingo da negu sasoiko Arteako Merkadua. Artisau eta nekazarien postuak 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik herriko plazan -frontoian eguraldi txarragaz- jentea hurbildu eta hurbileko produktuak erosteko. Betiko lez, egindako erosketa bakotxagaz erosleek zenbaki bat jasoko dabe produktu-loteen zozketan sartzeako.
Elikadura produktuen artean Txonde eta Otxauntz gaztaiak, Eskuolaren pateak, Urigoitiko txarrikiak eta La Txika de la Cervezaren garagardaoak egongo dira postuotan. Artisauen artean barriz Platinela bitxiak, Kanpol Art-en eskulanak, Harrikoskorren poltso eta osogarriak, Naiara Muñoaren artile eta telazko produktuak, Torontileren serigrafia lanak, Laura Rojasen umeentzkao erropea, Marieta Tearen sendabelarrak eta Txaramelaren egur lanak egongo dira merkaduan.