June Fernandez kazetariak argiraratutako Lisipe bildumako saiakerea da Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak eta analisia zein gaia bera sakontasunez ezetuteko, aurkezpen-solasaldia antolatu dau Arteako Kafrangak andra taldeak. "Arratian oin arte ez dogu gai honen inguruko berbaldirik antolatu eta berba egin beharreko gaia da", dinoe Kafrangakeko kideek. Holan, abenduaren 18an, 18:30ean egingo da saioa egileagaz beragaz Arteako Kultur Etxean.
Lisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministea da eta bertatik argitarau dau kazetaritza saiakera hau. “Erraza da feminismo abolizionistak -alokairuzko sabelak- lez izentautako fenomenoaren kontrako jarkera morala izatea, baina askoz gatxagoa da errealidade globalizau honeri konponbide politiko egingarria topatzea. Zein izan daiteke bidea andren eta umeen eskubideak defendiduteko, gorputz autonomia errespetetako, ugalketa-merkaduen gosea frenetako eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?”. Hausnarketa horretan lagunduteko dago Fernandezen liburua.