berbaldia

Ignazio Mendiola soziologoak migratzaile eta disidenteen "ehizaz" egingo dau berba Artean

Asier Abrisketa 2024ko abe. 13a, 17:17

Domekan izango da Boterea eta pertsonen ehiza berbaldia Arteako Herriko Bentan, 18:00etan.

Abenduaren 15ean, domekea, Ignazio Mendiola soziologoa egongo da Arteako Herriko Bentan, 18:00etan hasiko dan Boterea eta pertsonen ehiza: Terrorismoaren, migrazioaren eta disidentziaren aurkako guda berbaldia egiten. Mendiolan El poder y la caza de personas (Bellaterra, 2022) liburuan animalien ehizaren munduko kontzeptuak personen ehizaren mundura aldatu ebazan, migrazino- eta muga-politiken inplikazinoetara hurbilduta. Holan, gaur egun disidente eta migratzaileen kontrako gudan, botereak "ehiztari" eta "harrapakin" gatazkea elikatuten dauala defendiduten dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!