Lizitazinoa bost urterako litzateke, beste urte bi luzatu daitekena eta alokairua, hilean 800 eurokoa. Bost urteko alokairua, 48.000 euro, hasikerako inbersinorako izango da; hau da, “2022-04-02an izandako sutearen ondorioz, higiezina gaur egun zein egoeratan dagoan kontuan hartuta, esleipendunak 48.000 euroko hasierako inbersinoa egin beharko dau”. Inbersino hori, sukaldea negozioaren beharretara egokitzeko bideratuko da. Horregaz bost urtetako alokairua ordainduta egongo da eta negozioaren beharretara egokitzeko; hau da, altzariak ipinteko, hiru hilabeteko epea izango dau esleipendunak.
Tabernea Musktopa deituko da eta musikeari lotutakoak izango dira tabernearen dekorazinoa, pintxo edo menuen izenak.