Arteako Herriko Bentak, Parekide eta Makatzak Arratiako Ekologistak taldeakaz batera, Lurraldearen Defentsan jardunaldietako beste saio bat antolatu dau zemendiaren 29rako, barikua. Kolonbia eta Euskal Herriaren arteko alkarrizketa izenpean, herri bietako burruka ekologisten arteko topagunean izango da. Iluntzeko 19:00etan hasiko da saioa eta mahai-inguruaren ostean, Territorio sagrado para la vida dokumentala proiektauko da. Atzenik, kontzertu akustikoa egongo da entzungai.
Mahai-inguruan hiru hizlarik hartuko dabe parte. Kolonbiatik, Fundación Sumapazeko ordezkaria eta meatzal multinazionalen kontrako burrukearen defendatzailea dan Oscar Yesid Zapata egongo da. Euskal Herriko ordezkariak barriz, EH Bizirik talde ekologistako Rebeka Gonzalez de Alaiza Perez de Villarreal eta Joseba Zuzaeta Enbeita izango dira.