Bildosola auzoan dagoan Basoa Defendatzaileen Etxean, genero indarkeriaren erresilientzia txokoa antolatu dabe zemendiaren 25aren inguruan. Bihar, hilak 27, egingo da jardunaldia 18:00etatik aurrera. Bertan, Acuerpamiento dokumental laburra proiektauko da eta gero, kakorratz tailerrari ekingo deutsee hurreratutakoek.
Acuerpamiento (Mishell Gomez Lima, 2020) zortzi minutuko dokumentala da, Periódico Feminista En Voz Altak bultzatutako proiektua. Guatemalako Sacatepequéz herrian dago grabauta eta umeen zaintzea lortzeako ama baten burrukea kontetan dau. Tartean, bere senar ohiaren jazarpen zein indarkeria matxistea eta instituzinoen trabak azaleratuten dauzalarik. Lan hau, 2020ko Lurraren eta Bizitzaren Defentsako Zinema eta Bideo Jaialdian aurkeztu zan eta "Sexualidades en pandemia" saria eskuratu eban.