nekazaritzea

'HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak' liburua aurkeztuko da Artean

Asier Abrisketa 2024ko aza. 21a, 11:15

Marc Badal eta Miguel Arribas "Kelo", liburua eskuetan // Argia.eus

Arteako Herriko Bentan egingo dau aurkezpena egileetako batek, Miguel Arribas "Kelo", barikuan 19:00etatik aurrera.

Hazi-merkaduan alternatibak sotzen diharduan Aleka alkarteko kideak diran Marc Badal eta Miguel Arribas "Kelo"-k HAZIAK Zergatik eta nola egin zureak (Argia, 2024) saiakerea argitarau dabe. Oin, hau jentaurrean aurkezteko biran dagoz murgilduta eta "Kelo" Arteako Herriko Bentan izango da bihar,  hilak 22, aurkezpena egiten 19:00etan. Liburuaren barri izan eta hau erosteko aukerea egongo da saiakerearen aurkezpenean.

Liburuak haziak zelan egin eta zergaitik egitearen inguruko azalpenak emoten ditu baina hazien historia eta abar be kontetan dau. Bertan, Euskal Herriko hazien historia eta gaur egun, mundu mailan dagoen egoerea azaltzen da: hazi-merkadua,  uniformetasuna,  higadura genetikoa, honeen inguruko kulturea... Guzti hau, Dani Blancoren argazkiek lagunduta dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!