Zemendiaren 17an, domekea, Bi arnas dokumentala proiektauko da Arteako Kultur Etxean, 18:00etan. Proiekzinoa, Kafrangak andra talde feministeak antolatu dau. 2001eko martxoaren 30ean Guardia Zibilak atxilotu ostean Iratxe Sorzabalek jasandako torturak eta gerora torturek berarengan zein honen amarengan, Mari Nieves Diaz, eragindako mina kontetan dau filmak.
Dokumentala 2022ko maiatzean estreinau zan eta Jon Mikel Fernandez Elorzek zuzenduta dago. Bertan, Iratxe Sorzabal eta bere ama, Mari Nieves Diazek hartzean dabe berbea. Horrezaz gainera, torturatua izan zan Nekane Txapartegik, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak eta Serge Portelli magistradu frantzesak hartu dabe parte dokumentalean.
Sinopsia
Istorio honetan bi arnasketa kontatzen dira: Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Díazena, Iratxeren amarena. Biek, bakoitzak bere erara, torturak eragiten duen arnasarik eza jasan dute, beste sufrimendu askorekin batera. Torturari buruzko testigantza da Bi arnas, inoiz eskaini ez den injustizia eta elkarrizketaren isla.