literaturea

Umeentzako Irakurketa Kluba antolatu da Artean

Asier Abrisketa 2024ko azaroaren 11

Bi eta bost urte bitarteko umeek eta euren gurasoek hartu leikie parte oingo eguaztenean eta abenduaren 11n egingo diran saioetara.

Arteako Udalak "irakurketea sustatu" eta "gurasoek seme-alabekaz irakurketa uneak partekatzeko" helburuagaz antolatu dau Irakurketa Kluba. Bertara, bi eta bost urte bitarteko umeak eta euren guraso edo hezitzaileak joan ahalko dira. Izen-emotea zabalik dago Arteako udaletxeko harreran. Saio bikotxa izango dau ekimenak, lehenengoa zemendiaren 13an eta bigarrena abenduaren 11n, biak eguaztenak, 17:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!