Arteako EH Bildu oposizinoan badago be, bere 2025erako Udal Aurrekontuetarako proposamena aurkeztuko dau, herritarren beharrizan eta interesetan oinarrituta. Herritarren nahiak hurbiletik ezetuteko helburuagaz auzo batzarrak antolatu ditu oingo astegoienerako. Zapatuan, hilak 9, eta domekan, hilak 10, auzoz auzo ibiliko dira ideia eta proposamenak batu, auzoen beharrizanak ezetu eta kezka zein zalantzak argituten.
Zemendiak 9, zapatua
- 10:30ean, Bildosola: Bildosolan.
- 11:15ean, Mendieta, Bistalegre eta Agarre: Santa Mañen.
- 12:00etan, Garai eta San Martin: Garain.
- 12:45ean, Larrazabal eta Esparta: Espartan.
Zemendiak 10, domekea
- 10:30ean, Madaria, Gallao eta Iturria: Gallaon.
- 11:15ean, Elexabeiti eta Ibarretxe: Santiagon.
- 12:00etan, Ugarte eta Biteri: Ugarten.
- 12:45ean, Astuibekoa, Kalleja eta Astui: autobus geltokian.
- 13:30ean, Plaza: plazan.