Zemendiaren 10ean, domekea, Arteako Herriko Bentan giro aparta egongo da goiz eta eguerdi partean. Izan be, 11:00etatik 15.00etara bigarrene eskuko merkadua egingo da plazan jenteak erabilten ez dituan arropa, liburu, jostailu, apaingarri eta bestelakoei bigarren bizitza bat emoteko. Tartean, rock amerikarraren kontzertua be egingo da 13:30etik aurrera, Amann and the Wayward Sons taldearen eskutik.
Taldeak zortzi urte eta lau disko ditu kalean, atzena When The Day Goes Slow, aurten argitaratuta. Disko hau, Mondo Sonoro ren arabera, “rock amerikarreko tratadu indartsu eta ikaragarria da, musika honen jatorrizko zuztarrak sakon zukutzen dituana”. Taldeak 1970 hamarkadako rock amerikarra, blues eta, batez be, soul doinuakaz joten dau.