Asteon, hilaren 8an, egingo da zemendiko Arteako Irakurleen Txokoko hileroko saioa eta barrikuntza moduan, Arteako Udalak Alaine Agirre idazle bermeotarra deitu dau, aurtengo saioak gidatzeko. Hasteko, eguenean Karmele Jaioren Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) liburuaren lanketea gidatuko dau. Kultur Etxean da egueneko hitzordua, 19:00etan.
Karmele Jaio Egiguren (Gasteiz, 1970) idazlearen lanak Euskal Herriko literatura saririk garrantzitsuenak jaso dauzan eta honen obrea ezaguna bada be, bere poesia lana ezezaguna da publiko zabalarentzat. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu Jaiok: denporearen igarotzeak sortzean dauan mina, galdutako personek itxitako hutsunea, desiraren itzaltzea eta egunerokotasunaren gazigozoak, besteak beste, estilo landu eta hurreko baten.